Albisteak

Jim Hollander Urteko Giri izendatu du Katuki Saguyakik

Jim Hollander argazkilari prestigioduna (New York 1949), EPA berri-agentziako ordezkari Israelen, Urteko Giri izendatu du Katuki Saguyakik 2016 honetan, hiru zio nagusi direla eta : Sanferminekiko binkulazio estuagatik, festaren sustapena egiteagatik munduan barrena bere fotoen bitartez, eta Mikel Urmenetarekiko adiskidetasun luzeagatik. Jim Hollander-ek sanfermin ugari dauzka eginik, bai eta Entzierroaren portreta on eta orijinalenetarikoak ere. Fotografo adimendun … Continue reading

Albiste remix (1)

Berriak andanaka eman dira gure marka berria presentatu genuenez geroztik 2016ko urtarrilaren 28an Iruñeko NIZA kafetegian, eta jaiotze goiztiar guztietan gertatzen den bezala, inkubagailuan pasatu behar izan dugu denbora hau guztia, gure berritasunak erregulartasunez kontatzeko forman egon artean. Hori dela eta, honako notizia hau izanen da iragan hilabeteetako berrien laburpena, eta hemendik aitzinera ez dizuegu … Continue reading

IRUÑEKO ARTISTAK KATUKI SAGUYAKI MARKA BERRIA PRESENTATU DU, ARTE-ZUZENDARI KARGUTIK EGOTZIA IZAN ONDOREN BERORREK ABIATURIKO KUKUXUMUSU ENPRESAK.

Kukuxumusuko marrazkilari historikoak lagun, Txema Sanz, Belatz, Asisko eta Marko, zeintzuak markatik atera baitira Mikel Urmenetaren kanporaketaren ondorioz, Katuki Saguyaki aurkeztu da Iruñeko Niza Kafetegian : zer errana emanen duen marka berria, dudarik gabe. Kukuxumusu 1989an sortu zen, orduko opari eta oroigarri gogaikarrien merkatua uzkailtzeko asmoz, Mikel Urmenetaren iruditeria eta umoreahainbat bitartekotara eramanez. Bere irudimena … Continue reading