Albiste remix (1)

Mikel Urmeneta - Raquel Sánchez Silva
Mikel Urmeneta - Raquel Sánchez Silva

Berriak andanaka eman dira gure marka berria presentatu genuenez geroztik 2016ko urtarrilaren 28an Iruñeko NIZA kafetegian, eta jaiotze goiztiar guztietan gertatzen den bezala, inkubagailuan pasatu behar izan dugu denbora hau guztia, gure berritasunak erregulartasunez kontatzeko forman egon artean. Hori dela eta, honako notizia hau izanen da iragan hilabeteetako berrien laburpena, eta hemendik aitzinera ez dizuegu bakerik emanen.

Iruñeko aurkezpenaren ondotik, Baionan ere presentatu genuen marka berria 2016ko otsailaren 5ean, Cazenave kafetegi goxoan.

Bi aurkezpenon ondorio, hedabideek ez diote gaiaren aipatzeari utzi, tokiko eta hurrunagoko informazioetan : “SudOuest”etik has, eta “El País” eta “Marca”ren kontrazaleetan buka, adibidez.

Irrati eta telebistetan ere ukan genuen oihartzunik, eta bazirudien Mikel Urmeneta biderkatzen ari zela : ETBko “Down – Town. Navidad con fundamento” eguberriko emankizun berezian ; Argiñano, Ainhoa Arteta, Toti Mtz de Lezea eta Javier Clementerekin “Generación EGB” programan ; “Todos los Apellidos Vascos”-en, NafarroaTVko “El Montacargas”-en, edo eta Raquel Sánchez Silva adiskidearen Movistar+ “Likes” programan, non Raquel bera Katuki Saguyakiz jantzi baitzen espresuki.

Sare sozialak ere disparatu egin ziren, eta bi aste eskasen buruan 2.000 jarraitzaile baino haboro genituen Twitterren, 3.000 Facebooken.

Eta inportanteena, lan eskerga hasi zen iristen, Forqué sarien irudiaren berritzea batetik, Segoviako Titirimundi afixa bestetik ; edo Marylandeko José Andrés-en Fish restaurantearen logoa, nahiz Adembi eta Nafarroa Oinezeko lagunentzako marrazkiak. Norvegiako Enbaxadak ere nahi zuen bere logoa, eta Estopak tiserta piloa. Kamisetak ere Aliadas erakusketarako, eta Iruñea-Baiona haurridetzearentzat. Kreazio ezberdin bezain anitzak : Alejandro Talavanteren irudia 2016-2017 denboraldirako, eta “Concertina” instalazioa SARE elkartearentzat, edo espainiar gastronomiako maskota berria.

Eta bide batez, Caravacan ere ari izan ginen freskoa margotzen, edo eta Mikelen terrazan ere ateak tindatzen, kausa solidario baten alde.

Bistan da, hau guztia ere kontatzen ahal dizuegu, webean ere lanean ari izan baikara, zeinean askoz deseina gehiago ere ikus baititzakezue : gure Marko bikainaren gif animatuak, edo Sanferminetarako kamiseten bilduma berria, eta ekoizpen ugari salgai gure enpresa haurride eta merkatalgune onlinean, Hombre de Paja.

Luzegabe ere abiatuko da bideobloga, 360 gradutan filmatua nagusiki, beste marka haurride bati esker, Opabinia Films.

Eta halaxe, baratx baratx, handitzen ari gaituzu, eta kreatzen…

Ongi Etorri Katuki Saguyakiren webgunera, “Drawings have the Power”.