IRUÑEKO ARTISTAK KATUKI SAGUYAKI MARKA BERRIA PRESENTATU DU, ARTE-ZUZENDARI KARGUTIK EGOTZIA IZAN ONDOREN BERORREK ABIATURIKO KUKUXUMUSU ENPRESAK.

ruedaprensa360marcogris

Kukuxumusuko marrazkilari historikoak lagun, Txema Sanz, Belatz, Asisko eta Marko, zeintzuak markatik atera baitira Mikel Urmenetaren kanporaketaren ondorioz, Katuki Saguyaki aurkeztu da Iruñeko Niza Kafetegian : zer errana emanen duen marka berria, dudarik gabe.

Kukuxumusu 1989an sortu zen, orduko opari eta oroigarri gogaikarrien merkatua uzkailtzeko asmoz, Mikel Urmenetaren iruditeria eta umoreahainbat bitartekotara eramanez.

Bere irudimena bideratzeko, Koldo Aiestaran eta Txomin Domínguez de Bidaurreta adiskide eta kide fundatzaileekin kontatu zuen hasieratik, zeinei gerora beste adiskide bat elkartu baitzitzaien : Antxon Iñarrea.

“Paraleloki nik ene zinezko bokazioari jarraitu nion : Arteari. Erakusketa, afixa, hormairudi eta polemika andanaren bidez islatu ohi ditut ene unibertsoa eta iruditeria , hala enpresan nola hainbat galeriatan”.

Enpresa gero eta arrakastatsuago, eta ehun baino gehiago langile edukitzeraino iritsi zen, marrazkiak salgai eman zirelarik 90 estatutan, ikono nagusia tisertak zirela. Hori guztia, krisiaren aurretik.

“Krisia ez genuen kudeatu ahal izan, eta amildegirainoko hegira ekarri gintuen. Tiserten eekoizpenerako gure enpresa zordunen-leihaketan sartu zen, horrek zekarren odoluste ekonomikoaz, eta larriago dena, drama humanoaz ; geroztik arras ahuldurik suertatu ziren enpresa kreatiboa eta hirugarrenentzakogaldeakKaleratze berriak ekidin nahiz, eta markaren beraren iraupena bermatzekotan, gihar finantziarioaren premia geneukan, bai eta kudeaketa eraginkorra ere : hala iritsi ginen 2014ko hasieran akordio batera Ricardo Bermejorekin, egunkari-diseinatzaile ohi eta publizista multiglobal ohi, CANeko diseinatzaile bakarra zenarekin, zeinaren Bermer&Co bere enpresa airean baitzen une haietan, kutxaren desagertzearekin bat. Hala, Bermejo bilakatu zen gehiengoko akziodun eta enpresako administratzaile bakar, eta nik zerbitzu-emate kontratua sinatu nuen markako arte-zuzendari gisa, ene betiko postua zena markaren hastapenatik, eta akzioen % 33 atxikiz”.

Mikel Urmenetaren arabera, akordioaren izenpetzetik beretik ageri zen aro berria ez zela samurra izanen.

“Ricardo Bermejok jostailu berria erosia zuen, baina ez zituen jakin nahi izan nola funtzionatzen zuen, eta lehen unetik oker erabili zituen markaren jatorria, filosofia, hizkuntza, marrazkiak eta marrazkilariak”.

Aferak makurrera ari ziren, eta 2015eko ekainaren 15ean Ricardo Bermejok erabaki zuen Urmeneta baztertzea ; eta azaroaren 5ean, eztabaida beroaren ondoren, burofaxa igorri zion, jakinarazteko harekiko kontratua hautsia zuela:

Me pongo en contacto contigo en relación al Contrato de Prestación de servicios de fecha 7 de febrero de 2014, por cuya virtud, te comprometiste a prestar a Kukuxumusu ideas SL, el servicio de dirección artística, entre otros. Y lo hago para comunicarte fehacientemente que, si bien con fecha 15 de junio de 2015, se te comunico la voluntad de desistir del mismo conforme a lo dispuesto en el propio Contrato, desde la recepción de esta comunicación, dicho Contrato quedará resuelto.

“Ene kanporatzearen ondorioz, marrazkilari historikoek ere kitatu duteBermejoren enpresa, eta ondorioz, Kukuxumusuk ez dauka gehiago autorizaziorik gure pertsonaien, iruditeriaren zein marrazteko moldeen berkreatzeko, enpresak bai erabil ditzakeelarik iraganean erosi dituen diseinuak, egileen kalte moralik eragin gabe betiere, bai eta hemendik aitzinera asma litzaketenak ere, ezberdinak, eta gure arte-unibertso kreatzailearengandik bereiz, konkurrentzia sanoaren enkoadramenduan”.

Mikelek datxekion markaren %33az, “ez dakit zer eginen dudan, ez dut uste balio handirik daukanik oraingo egunean”.

Segidan, Mikel Urmenetak agertu du bere xede enpresarial berriaren izena eta logoa hedabide anitzen aurrean.

“Katuki Saguyaki, ez baita Tokioko lagun baten izena, baina bai istorio oriental batek inspiratu duena. «Katuaren Haragia, Saguaren Kutixia»; bai logoak , bai erranahiak ere, irakurketa anitzak dauzkate, irudimenaren pizgarri.
Izenaren jatorria Japonian dago. «Nagoyan ikasten ari zen euskalduna, etxean sar, eta honako hau ikusi zuen: etxeko katuak, kaiolako saguak jan nahian, atzaparrak sartuak zeuzkan kaiolan. Hantxe kokatu, ordea, eta saguek zizkioten katuari atzaparrak jan”.

Mikel Urmenetak azaldu du enpresaren jomuga: kliente eta bitarteko anitzetarako marrazkiak burutuko dituen marka. Bai publizitate-kanpaina, nola zeinahi sustapen edo eskaerari egokiturikoak. Berezitua da halaber marken eta irudi korporatiboen garapenean.

Beste marketatik ezberdinduko dute bai bere potentzial kreatiboak, bai eta zerbitzugune onlinearen sorrerak ere, zeina kudeatuko baitu Hombre de Paja delako enpresak, bertan beste hainbeste saltegi online interesgarri izanen direlarik, hala nola Estoparen denda ofiziala, Eduardo Punset pentsalariarena, Jon Sistiaga kazetariarena edo Katuki Saguyaki bera, zeinak bere ekoizpena saltzeaz gain, zerbitzuguneko beste saltegien kreatibitatea ere garatuko baitu.

Katuki Saguyakik eginen du zientziaren, teknologiaren eta ingurugiroaren alde.

“Martzianokeriak egingarri dauzkagu, hainbeste urtetan bildu ditugun lagunei esker : gure marrazkiak bakterioen bidez erreplikatu, gure bildumen murgiltze-kanpainak burutu, edota tisertak egin galtze-arriskuan den lekuko kotoizko hariaz”.

Bukatzeko, Mikel Urmenetak aipatu du bere harreman estua Sanferminekin: bere marrazkiek bi aldiz iragarri dituzte jaiak, Zezen-Feriaren afixa egin du 2013an, bera izan da entzierroak 360ºtan filmatzen lehenbizikoa, eta berak zuen www.sanfermin.com domeinua erregistratu 1996an, eta lehengo markari eman gero. Segidan aurkeztu du marka berriko lehen marrazkia 2016ko festetarako: Iruñeko Erraldoi eta Kilikien Konpartsa bistaratzen duen pika zenitala, Konpartsaren beraren ordezkarian bertan zirela.

“Marka sortu egin da, eta zer errana emanen du: Katuki Saguyaki, drawings have the power”