Jim Hollander Urteko Giri izendatu du Katuki Saguyakik

Jim Hollander (Photo: Bernat Armangue - Associated Press)
Jim Hollander (Photo: Bernat Armangue - Associated Press)

Jim Hollander argazkilari prestigioduna (New York 1949), EPA berri-agentziako ordezkari Israelen, Urteko Giri izendatu du Katuki Saguyakik 2016 honetan, hiru zio nagusi direla eta : Sanferminekiko binkulazio estuagatik, festaren sustapena egiteagatik munduan barrena bere fotoen bitartez, eta Mikel Urmenetarekiko adiskidetasun luzeagatik.

Jim Hollander-ek sanfermin ugari dauzka eginik, bai eta Entzierroaren portreta on eta orijinalenetarikoak ere. Fotografo adimendun eta intuitiboetarik bat da, behar den gunean eta unean dagoena. Argazkilariok bekaizti gatzaizkion horietarik bat, gure artean jakinmina pizten baitu, goizero ea zer atzeman ote. Entzierroan kamera digitalaz agertu zen lehenetarikoa ere izan zen, eta garai hartan inork gutik ikusten zion gerorik asmaketa hari.
Funtsean, beti ageri izan du erreportari gaitza dela, eta erasora jotzen duela felino baten pare, izan Entzierroan, karrikan edo zezen-plazan.
Jim-ek 46 sanfermin dauzka, eta ezin konta ahala adiskide Iruñean, zeintzuek maite baitute, bai eta miresten ere.

Giri Day ospatuko da uztailaren 10ean 13:30etan Idoate familiaren Europa ostatuan, bertan izanen ditugularik beste urteetako saridunak ere.

Bai Giri Day, bai eta Urteko Giria ere, Mikel Urmenetak asmatu zituen duela urte zenbait, aitortza-modu gisa Sanferminek ausikiriko atzerritarrei, zeintzuek arrazoiak arrazoi, festa handiagotzen laguntzen baitute, eta 2015era arte haren enpresa zaharrak bideratu izan du izendapena. 2016 honez geroztik Katuki Saguyakik du ohiko omenaldi sentitua antolatuko Europa Restaurantearekin batera.
Giri Day-k 20 urte beteko ditu aurten, eta Jim Hollander gure hamairugarren Urteko Giri saritua.

Edizio honetan omenduko ere dugu Noel Chandler imitaezina, iaz zendua 76 urteetan. Fujitsu-ko aitzindari izandakoa, galestar jeniala izan ahala, festara konbidatu baino, anfitrioi egin zuena; sanferminetara etorri izan da 50 urtez baino gehiagoz. Jende karismadun, eskuzabal eta ordezkaezina.

Jim Hollander / Iruñea BIO

Iruñeko berriak serioski hasi nintzen igortzen 1977ko uztailaren 8ko entzierroaz geroztik. Miuren artean jende metaketa eman zen. Gutxik egin zuen ez banintzen adarkatua izan, bi aldiz, baina makurturik egon nintzen, eta bizirik atera. Festaren berri eman behar zukeen bideo-ekipoaren partaide etorria, tematu egin nintzen entzierroa korritzera, halaxe egiten bainuen 1964-5az geroztik, 90 entzierro inguru. Aitak, Gino Hollander, Malagan bizi den artistak, familia ekarri zuen Festara 1963an. Gazte-nerabe nintzela hasi nintzen entzierroa korritzen, eta izugarri laket nuen; 1977ko uztailaren 9tik hona hasi nintzen fotografiatzen, bai entzierroak, bai festa orokorki, bide luzeko proiektua alajaina, zeinean oraindik orain bainabil.

Argazkiak egunkarietara bidaltzen hasi nintzen UPItik 1980an, Bruselako fotografia-bulego hartan ari bainintzen lanean. Hori baino lehenago, 1978ko disturbioak kubritu nituen, eta ondorioz Madrilen lortu nuen lanpostua fotografia-agentzia txipi batean, kazetari gisa. Geroztik Iruñeara itzuli izan naiz haren historiari segitze aldera, epe luze honetan. Seguraski lehena izan naiz nazioarteko hedadurako egunkarietara portretak igortzen. Ene pasioak eraman ninduen Estafeta karrikako Noel Chandlers-en soto txipi eta xarmagarria ene ganbara itsu bilakatzera urtebeterako, larogeigarren hamarraldian, Festaren ene estaldura hedatzearren.
Dolu dut erratea seguraski ni naizela arduradun nagusia Sanferminen publizitate masiboaren zati batena, zeinak 80 eta 90etan erakarri baitzituen amerikar eta asiar oldeak Nafarroako hiriburu eskuzabalera, munduko festarik ederrenaren erritu eta mozorroen lekuko izan zitezen, era labur eta haiendako nahasian bada ere. Prentsa ere andana ekarria naiz argazkilari adiskideen bidez, zeintzuek gero dokumentatu izan baitituzte beren festak azken hamarraldi parean, Iruñea ezagutu eta gozatu ondoren.

James Michener hemen dut ezagutu (ez Earnest Hemingway ordea), entzierro paketa korritua dut Matt Carney-rekin, eta sekulako jaia egina naiz Big Dave Pierce-rekin (zenbaitzutan), Noel Chandler-en gosarietan izana naiz bai Tres Reyes-en eta bai haren apartamentuan ere, eta sanferminetako 47 urteotan ez nau egundaino loak hartu entzierrorako (2016a ene 48.a, astapitoa!) eta egon naizeneko urte guztiz, segitu dut argazkilari onak ezagutzen.
2002an argitara eman nuen “Egizu lasterka Eguzkira buruz” dokumentala, Festaren ene 25. urteaz, Castuerak lagundurik, ingeleraz eta espainieraz. Erakusketa hainbat ekarri izan dut Iruñera, sari zenbait irabazi, besteak beste Missouriko unibertsitateak antolaturiko ekintza-kiroletako leihaketako sari nagusia “urteko portreta”rekin. Ene fotoek 2009ko udalaren programa bete zuten, eta munduko media elibatean izan dira argitaratuak.

2002an ohore handia izan nuen Zezenaren Feriarako ene portreta hautatu izan baitzuten. Aita ere ohoratu zuten bere aldian, Miserikordiako Etxera oparitu zuen margoa ere Feriako afitxarako aukeratu zutenean 1991n. Aita-semeak biziki pozik!

Iruñea aztergai daukaten ene beste liburu zenbait:
Pizarra to Pamplona – Across Spain on Horseback. 2016.
A diary with photographs of a family trip to Pamplona in 1973. (Blurb)

Fiesta: How To Survive The Bulls of Pamplona. 2015. E-book.
Alexander Fiske-Harrison – Editor & autor.

Ole-Capturing the Passion of Bullfighters and Aficionados in the 21st Century. 2013.
Hal Marcovitz.

+ + + + + + + + + + + + + + + + + + + + + + + + + + + + +

UPIrako lan egin izana naiz (1980-1985), gero Reuters-erako (1985-2002) eta orain EPAn (European Pressphoto Agency), 2003z geroztik.

Jerusalem-en bizi naiz, 1983tik, eta bertan hedatzera ematen dut ¨gatazka-eskualde¨-an agitzen denaz. Erromako apezpikuaren bidaia anitz egin dut, gatazka eta kirol-gertakari andana kubritu Afrikan, Ekialde Ertainean eta Europan.

Ordea, Iruñera itzultzen naiz beti Uztail guztiz, festak, portretak, zezenak eta adiskideengana.